Hiriko artea, teknologia eta ondare industriala batzen dituen proiektu berritzailea honek, urtarrilaren 1etik aurrera etapa berri bati ekingo dio.

Carola garabiaren argi eta soinu ikuskizuna ostiralero eta larunbatero 20: 00etan errepikatuko da.

Bilbo, 2020ko abenduaren 30a, asteazkena. Carolaren Arima proiektuaren fase berri bat jarriko da martxan, Carola garabi ikonikoan artea, teknologia eta berrikuntza uztartzen dituen proiektu artistiko hau joan den udan aurkeztu zen.

Carolaren Arima BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Itsasmuseum-aren proiektua da. Proiektuak, bildumako funtsezko pieza eta Itsasmuseumeko itsasargia den Carola garabian egin nahi den argi-instalazio berri honek Bizkaiko ondare eta memoria industrialari balioa ematea du helburu.

Irailaren 22an aurkeztu zen argi eta soinu instalazio iraunkor honek, geroztik asteburuetan gauero garabia modu estatikoan argiztatzen duena, aurrera pausuak ematen jarraitzen du hiriko ikurrik maitatuenetako eta adierazgarrienetako bat, Carola garabia, biziarazten jarraitzeko.

Urtarrilaren 1etik aurrera, Carolaren Arimak herritar guztiak gonbidatzen ditu, argia eta soinua uztartzen dituen ikuskizun dinamiko batez gozatzera, ostiralero eta larunbatero arratsalñdeko 20:00etan. Ederki burututako eta neurtutako proiektu hau arurrera ateratzeko Elektrarten diziplina anitzeko taldeak eta Itsasmuseumen taldeko pertsonek egin dute lan.

12 minutuko iraupena duen arte- eta soinu-pieza honek, entzumenaren bitartez bidai bat eskeitzen du, kontakizun historiko bat, Carola garabiaren eta hura kokatzen den dikeen historiatik zehar, hiriko leku pribilegiatua eta 150 urte baino gehiagoko historia duena.

Itsasoaren soinu oroigarriarekin hasi eta amaitzen den soinu-lanak material eta erreminta ezberdinetako soinuak erreproduzitzen ditu, hala nola zura, zerrak, lixak, garlopak eta soldadura batzuk Itsasmuseumeko dikeetan zuzenean grabatuak dira. Inguruko industria-eboluzioa transmititzeko helburuarekin, gasolinoaren motorraren zarata berezia jasotzen du, Carol Iglesiasek erabiltzen zuen ontzia, hain zuzen ere. Argiaren eta soinuaren intentsitatearekin, Bizkaiko 80ko hamarkadako krisi ekonomikoaren atarikoa den Euskalduna ontziolen lanaren intentsitate-galera irudikatzen da, Euskaldunako langileen borroka, gitarra elektriko baten indarraren bitartez islatze da, eta amaitzeko, opera-labur batek, hiriaren eraldaketari egiten dio aipamena, turismoaren sektorean erreferentziazko helmuga bihurtu arte, Kalitatezko turismoa, kultura-industriaren aldeko apustua egiten duena.

 

Informazio gehiagorako:
komunika@itsasmuseum.eus (Leire Aurrekoetxea)