Gaur 2018.eko ekainak 20an Dike Lehorren 150 urteurterrena ospatu dugu Bilbaoko Itsasadar Itsas Museoan

  

Gaur ere, ERAIN-en, gure erriberako aroztegian, erakusketa iraunkor bat ireki dugu

  

Bilbon, Ekainaren 20an, 11:30etan, auditorioa jendez lepo egon da, Dike Lehorren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldia hasteko zain. Lehengo minutuetan, Museoak ekoiztutako dikeen inguruko dokumentala estreinatu da, Fer Navarro Museoko “Itsas Lagun” elkarteko kidearen ikerketa eta errealizazio lanari esker posible izan den bideoa.

Horren ostean, Jon Ruigomez, Museoko zuzendariak, hitza hartu du dikeen historioaren inguruan datu batzuk emateko eta bertan, azken 150 urte hauetan, izandako gertakari garratzitzuenetariko batzuk aipatu ditu eta bere hitzaldia amaitu du Miren Agur Meabe, euskal literatura garaikidean beharrezkoa den idazleari, sarrera ematen. Bere mintzaldi hunkigarrian, idazleak, bere familiak itsasoarekin izandako erlazio hestua azaldu du eta ekitaldirako prestatutako olerki batzuk irakurri ditu.

Jarraian Jon Ispizuak ERAIN-en arduraduna proiektua azaldu du eta gaur egon diren 120 lagunei, Erain proiektua ezagutaraztera gonbidatu ditu; lehenengo gaur ateak ireki dituen erakusketatik bisita gidatua egin die eta ondoren tailerretik.

Ospakizun osoa “Urepel Txalaparta” taldearekin girotuta egon da, Euskaldunako sirena jo duen unea izan ezik. Momento horretan, dike lehorren brankan jarri den oroitzapenezko plakaren desestaltzea egin da, hortik pasatzen diren oinezkoek bere ondarezko balioaren inguruan informazioa euki dezaten.

  

Informazio gehiagorako

komunika@itsasmuseum.eus