2019.urtea aldaketaz betetiko urtea izango da

 

Bilbon, 2018ko azaroaren 20an. Gaur 2018ko azaroak 20an, 15 urte betetzen dira Museoa ireki zenetik, proiektu zirraragarrria, Euskaldunako ontziolak zeuden lekuan kokatuta.

Denbora honetan, Museoa itsas arloan erreferente kultural baten moduan posizionatu da eta 900.000 bisitari baino gehiagok gure erakusketatik eta ekintzetatik pasa dira, haien artean 150. 000 ikasle.

Hain nabarmena den data honekin bat eginez eta hain zuzen ibilbide honek dakarren ikuspegiari jarraituz, funtsezko urte bat hastera doa Itsas Museoan, aldaketaz beteriko urtea. Eraldaketaren urtea izango da, jada egin diren aldaketa batzuetan eta hurrengo hilebeteetan errealitate egingo diren beste aldaketa batzuean sustengatzen dena. Aldaketa guzti hauek, salto kualitatibo bat egikarituko dute Museoaren ekintza esparru guztietan.

Azarotik, 2019ko urrira arte modu mailakatuan berritzaileak diren ekimenak eta proposamenak implementatzen joango dira. Modun honetan, Itsas Museoa itsas posizionamendu handiago batera zuzenduko da, itsasadarratik abiatzen dena, Bizkaiko Golko osoa hartzeko.

Beste alde batetik, Museoak bere jaiotzetik defenditzen duen filosofiarekin bat eginez, bisitaria museoaren eskaintzaren foku nagusia izaten jarraituko du, gizarte partehartzea sustatzen duten erreminta gehiago gehituz, Itsas Museoak bezalako instituzioek bere gain hartu behar dituzten funtzio dinamikoa eta didaktikoak hain zuzen. Aurrera eramango diren ekintza garrantzitsuenen artean, espazio berrien irekiera eta bisita gogobetegarri egiten laguntzen dituzten aldaetak egingo dira, museoko egonaldia luzatu eta bisitaten errepikapena sustatzeko asmoz.

Erakusketa iraunkorra ere, 2018an ireki diren ERAIN XX.mendeko Bizkaiko Aroztegia edo Port Center-a Bilboko Portuko interpretazio zentroa den, bezalako beste proiektu eta itsas gaiekin osatuko da.

Hurrengo hilebetetarako Museoak antolatu dituen ekintzen artean, Museoak ERAIN bultzatzen hasiko da, alde batetik itsas proiektu bat delako bere osotasunean, eta ondorioz estrategikoa Museoarentzat, eta beste alde batetik Bizkaiko industria ondarearekin bat egiten duelako. Horregatik, asteburu honetatik aurrera, doako bisita gidatuak eskainiko dira ERAIN ikusteko, euskeraz zein erderaz.

Eta beti gure itsas posizionamenduarekin bat eginez, hurrengo azaroaren 27an arratsaldeko 18:00tan “Euskaldunako lurrunak” izeneko hitzaldia emango da. Jardunaldi honetan, gai honetan adituak direnak, 1903an Euskaldunako Ontziolan egin ziren ziren lurrunezko eta egurrezko 6 arrantzarako txalupen eraikutnzaren inguruko detaileak aditzera emango dituzte. Euskalduna ontziolak nazioartean ezagunak egin ziren altzairuz egiten zituzten industi ontziengatik, beraz egurrezko 6 txalupa hauek oso bereziak dira, arretaz ikertzea merezi dutenak.

 

Harremanetarako kontaktua:

komunika@itsasmuseum.eus