“Lemazaina” Quintin de Torre artistaren artelana aldi baterako ikusgai egongo da Bilboko Itsas Museoan

 

Bilbo, 2019ko urtarrilaren 18a. Gaur, Miguel Zugazak, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak, Miriam Alzurik, museoko Erakusketa Sailekoak, Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kulturako foru diputatua eta Itsas Museoko presidenteak eta Jon Ruigomez-ek bere zuzendariak, “Lemazaina” eskulturaren aurkezpena egin dute, Obra Gonbidatua programaren barruan. Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako laga dio Quintín de Torre euskal autorearen obra ezagun hori, eta Itsas Museoan egongo da ikusgai, 2019ko ekainera arte.

Pieza honen lagapenak lakidetzarako esparru egonkor eta aldizkakoa zabaldu du, eta bi erakundeen arteko harreman onaren erakusgarri da. Programa honek xede du 6 hilerik behin Itsas Museoan ikusgai jartzea Bilboko Arte Ederren Museoaren funts zabaletatik hautatutako obra adierazgarri bat.

Hitzarmen honi esker, Itsas Museoaren erakusketa-proposamena askoz dinamikoagoa da, eta gonbit egiten du tradiziozko erakunde honek gordetzen dituen balio artistiko eta historiko nabarmeneko obrak begiestera, ohikoa ez den beste toki batean, gai- testuinguru desberdin batean, aldi berean elkarrizketa berritzaile eta koherentea sortuz, aldi baterako lagatako obren eta erakusketa osatzen duten gainerako piezen artean.

Orain dela 15 urte Itsas Museoa ireki zenetik elkarrekin gauzatu diren proiektuen artean, “Itsasoa artean, itsasoko artea” (2011) erakusketa nabarmendu daiteke; Arte Ederren Museoak lagatako 90 obrako hautaketa bat izan zen, eta oso harrera ona izan zuen hala publikoaren nola kritikarien aldetik.

Lankidetza horietatik harago, bi museoen arteko harremanak sustrai askoz sakonagoak ditu. Izan ere, Itsas Museoaren diskurtsoak indar berezia jartzen du XIX. mendearen amaieran Bizkaian izandako zabaltze ekonomiko, politiko eta sozialean. Horren ondorioz, itsas industriari oso lotuta zegoen burgesia indartsua sortu zen, eta, aldi berean, aurrekaririk gabeko kulturarekiko interes handia piztu zen horien artean. Garai hartako itsas negozioko pertsona eragingarrienetatik, Arte Ederren Museoaren dohaintza-emaile eta bultzatzaile nagusiak sortu ziren; erabateko erreferentea izan zen bai Bilborentzat bai Bizkaiarentzat, eta nazioartean modu egonkorrean ikusgai egotea eragin zuen.

Horren haritik, nabarmentzekoak dira Sota familiaren konpromisoa eta ekarpenak; Bilboko eta Bizkaiko kultur ondarean oso garrantzitsuak izan ziren, eta hitzarmen honen protagonistei eragiten die zuzen-zuzenean. Alde batetik, Arte Ederren Museoa, izan ere, dohaintza ugari jaso ditu, adibidez, esku artean dugun obra; bestetik, Patrick de la Sotaren beraren (Ramón de la Sota itsas enpresari polifazetikoaren iloba) ekarpen ukaezina, Itsas Museoaren babesle eta sustatzaile nagusia izan zen-eta.

** Autorea eta obraren fitxa teknikoa atxikitzen da, María Soto Canoren iruzkinarekin, Arte Ederren Museoak 2018an argitaratutako “110 urte, 110 artelan” liburutik hartuta, izen bereko erakusketaren barne.

 

Informazio gehiago jasotzeko kontaktua

 

Leire Aurrekoetxea
komunika@itsasmuseum.eus
94 401 55 07