• Migrazioaren iraganari eta orainari buruzko hausnarketa da
  • Erakusketa Itsasmuseumen egongo da ikusgai irailera arte

Bilbao, 2021eko uztailaren 22a. Jon Ruigómez, Itsasmuseumeko zuzendariak, eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko zuzendariak, Leopoldina Rosa. Gaur egungo istorioa aldi baterako erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Itsasmuseumen. Migrazioaren iraganari eta orainari buruzko hausnarketa proposatzen duen erakusketa da.

Lehen pertsonan kontatua, bisitariekin modu zuzenagoan komunikatzeko, erakusketak migrazio-fenomenoaren ikuspegi bikoitza eskaintzen du: XIX. mendekoa eta gaur egungoa. Aurkitzen diren bi begirada azaltzen dira, kontrastatzen direnak eta pertsonek etorkizun hobea lortzeko duten nahiarekin bat datozenak, baita leku ezezagunetara abiatuta ere, ziurtasunik gabe eta beren jatorrizko herrialdeetan bizitzeari uko egitera behartuta, askotan, erronka ausartei edo egoera etsiei erantzuten dien prozesu konplexuan. Erakusketak itzulerako txartelik gabeko bidaia horien alderik gizatiarrena hurbildu nahi du, lokuzioen bidez XIX. mendeko istorioak helarazteko, eta ikus-entzunezko piezen bidez gaur egungo testigantzak kontatzeko.

XIX. mendea, 1842. urteko Leopoldina Rosa itsasontziaren espedizioaren bidez aztertzen da: itsasontziko tripulazioa Baionatik abiatu zen urtarrilean Uruguaira iristeko helburuarekin baina ekainaren 6an kostaldearen aurrean hondoratu egin zen, berrehun euskal migratzaile hilez. Gaur egungo egoera azaltzeko, nagusiki, Euskadiko etorkinen komunitate latinoamerikarreko kide diren pertsonek partekatzen dituzten testigantzak eta esperientziak erabiltzen dira.

Leopoldina Rosa. Gaur egungo istorioa, Zumalakarregi Museoak ekoitzitako Migrazioak proiektuaren atala da. Gai zeharo konplexuan sakontzera gonbidatzen gaitu, historikoki Euskadin bi zentzuetan agertzen dena: batetik, alde egin behar izan zuten pertsonak eta bestetik, bizimodu hobe baten bila ari direnak, non itsasoak zeregin erabakigarria izan du.

Itsasmuseum Bilbaok Bizkaiko itsas historia eta kultura jorratzen ditu, hain zuzen ere, itsasoak Bizkaiarekiko eta bertako biztanleekiko loturak izan duen lekua nabarmenduz. Itsasoa jakintzak, baloreak eta mundua ulertzeko moduak partekatzeko bide zuzena izan dela eta izaten jarraitzen duela azaldu egiten du, eta horri esker azken mendeetan ekonomikoki eta sozialki garatzea eta aurrera egitea ahalbidetu digula.

Erakusketa Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai 2021eko irailaren 19ra arte eta sarrera librea izango da.

Informazio gehiagorako kontaktua: komunika@itsasmuseum.eus