• Hogei bat irudik osatutako erakusketak gure kostaldeko itsasargi adierazgarrienetako batzuk jasotzen ditu

  • Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai azaroaren 28ra arte

Bilbo, 2021eko irailaren 30a. Gaur goizean Itsasmuseumeko zuzendariak, Jon Ruigomezek, eta erakusketaren egileak, Iñaki Oñatek, Itsasargiak. Gaueko izarrak aldi baterako argazki erakusketa aurkeztu dute Itsasmuseumen, eraikin hauen edertasunaren alegatu bat.

Itsasargiek berebiziko garrantzia izan dute historian zehar nabigazioan. Teknologiak eta nabigazio-sistema berriek haien funtzioa minimizatu egin duten arren, paisaiari ematen dioten edertasunak eta leku magikoetan duen presentzia oroigarriak -non lurra amaitzen den eta itsasoaren handitasuna hasten den- aukera berri bat merezi dute; balio historikoa hartu eta itsas ondare industrialeko pieza garrantzitsu gisa gorde behar dira.

Iñaki Oñatek, argazkien egileak eta barne-diseinuaren munduan eskarmentu handia duen profesionalak, omenaldi pertsonala egin nahi izan die “itsaslabarretatik zintzilikatutako paraje ezkutu horiei, hainbeste bizitza salbatu dutenak, zor handia baitiegu”, eta haien aintzatespena eta babesa aldarrikatu nahi izan du, izan ditzaketen erabilera berriei buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatuz.

Erakusketako argazkiek itsasargi ezberdinak jasotzen ditu, bakoitzak bere magia duelako eta bere lekua hartzen duelako historian eta paisaian, Iñakik berak bere liburuan idatzi duen bezala: “Nire bizitzan ikusi ditut harroak eta boteretsuak diren itsasargiak, ia iraindu egiten dituztenak beren presentzia harroputzarekin, eta beren xumetasunagatik harrotzen diren argi-dorreak ikusi ditut.”

Irudi guztiak museoko dendan eskuragarri dagoen Faro. Luz en la noche liburuan jaso dira.

Erakusketa Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai 2021eko azaroaren 28ra arte eta sarrera doakoa izango da.

Contacto para más información: komunika@itsasmuseum.eus