Proiektu honek Bizkaiko ondare industrialari balorea eman nahi dio, kulturari espazio berri bat eskeiniz eta gzton sinbolo industrila paregabe honi bizitza emanez

Bilbon, 2020ko irailaren 22an. Gaur gauean Itsasmuseum-ek Carola garabiaren lehengo argiztapen artistikoa aurkeztuko du, “Carolaren Arima” artea, teknologia eta berrikuntza batzen duen proiektuaren testuinguan. Abuztuaren 13an prentsa aurrekoan aurkeztutako proiektu hau Bizkiako Foru Aldundiak eta eta BBK-ko Gizarte Ekintzak finantzatzen dute.

Lorea Bilbao Itsasmuseumeko presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, 60 metroko altuerako Carola garabian, argi eta soinuko performance artistiko batean oinarritu den irekiera ekitaldiari hasiera ematearen arduraduna izan da. Ikuskizunean zuzeneko musika, argia eta Ponpa Etxean, Itsasmuseum-eko bildumaren pieza nabarmenean, proiektatu diren irudi erakargarriez gozatzeko aukera izan dute bertara hurbildu diren ikusleak.

Itsasmuseum eragile moduan, proiektuaren zuzendari artistikoa den Jon Astorquiza eta altuerazko lanetan ditua den Asaken enpresa, abuztuan zehar gogor aritu dira egituraren leku estrategikoetan, potentzia handiko 15 foku kokatzeko. Argiztapeneerako hautatutako sistema,
DMX teknologia eta soluzioa oinarrituta dago, argia erabat kontrolatzea ahalbidetuko duena. Sistemaren izaera dinamiko eta artistikoa garabiaren balizko argiztapen orokorretik harago doa.

“Carolaren Arima” Bizkaikoko ikur maitatu eta adierazgarrienetako bati bizitza eman nahi dio, ikusgarritasuna emanez, goranzko joera duen turismo industrialaren bitartez, talentua eta kultura erakusteko plataforma bezala.

Harremanetarako:

Leire Aurrekoetxea
komunika@itsasmuseum.eus