Juan Sebastianen ospea

Gomerako uhartean itsasontzia hornitu ondoren, kapitainak, pilotuak eta maisuak elkartu egin ziren, porrota adosteko, aurreikusia zegoena Cabo de Buena Esperanzan gertatuko zela. Rodrigo de Acuña kapitainak idatzitakoaren arabera, 64. dokumentuan, Juan Sebastianek gainerako ofizialak konbentzitu zituen Magallanesen itsasartetik joan zitezen.

Pozoituak. Ziguatera

San Mateo izeneko uharte huts batean lurreratu ziren. Urdanetari esker dakigu larri pozoitu zirela arraina jateagatik.

Gehiegizko konfidantza

Fernandez de Oviedo kronistaren arabera, zeinak ezagutu zuen Juan Sebastian haren aintza urteetan, honela idatzi zuen Juan Sebastianek: Sancti Spiritus ontzia nire bekatuen ondorioz galdu da.

Sancti Spiritus ontzia galduta, gainerako ontziek batel bat bidali zuten Juan Sebastian jasotzera, hark lagun ziezaien ontziak itsasartean sartzen. Azkenik, leku seguru batean uztea lortu zuen, eta behar zuen guztia prestatu zuen Sancti Spiritus ontziko naufragoen bila joateko.

Erraldoiak

Patagoniako erraldoiekin jarri ziren berriro ere harremanetan. Hala azaltzen du Urdanetak 67. Dokumentuan. Azkenik, ontzi nagusia, Loaysa buru zela, onik agertu zen, eta itsasartean elkartu ziren denak.
Baina gutxi iraun zien pozak. Beste ekaitz bat etorri zen, eta Victoria ontziak pairatu zuen alderik txarrena. Kapitain nagusiak lehorreratu egin behar izan zuen, eta hainbat marinelek, maisua buru zela, borrokan jardun ondoren, hura salbatzea lortu zuten. Hala ere, txiki-txiki eginda gelditu zen. Behar bezala konpontzeko, armada guztiak atzera egin zuen, Santa Cruz ibaira iritsi arte. Une horretaz baliatu ziren ontzietako bi espedizioa bertan behera uzteko. 68. dokumentuan ikusten da ihes egindako kapitain batek, Rodrigo de Acuñak, zer etsipen sentitzen zuen.

Ozeano barea

Coruñatik irtendako 4 ontzi baino ez ziren itsasartera iritsi, eta hotzaren ondorioz izugarri sufritu eta gero, maiatzaren 26an, ozeanora iritsi ziren. Ozeano Bareak izugarrizko ekaitz batekin egin ziren ongietorria, izenak kontrakoa adierazten badu ere, eta zein bere aldetik eraman zuen ontzi bakoitza. Ez ziren inoiz berriro elkartu.
Victoria ontziak bakarrik jarraitu zuen bere bidea, Loaysarekin, Juan Sebastianekin, Urdanetarekin eta beste 150 gizonekin. Juan Sebastianek ez zion Magallanesen norabide berari jarraitu, iparraldera biratu zuen. Ahaztu egin al zitzaizkion Espezien uharteak?

Loaysaren heriotza

Bi hilabetez Ozeano Barean nabigatu ondoren, uztailaren 26an, Ekuadorreko lerroa igaro eta berehala, Juan Sebastianek testamentua egin zuen.
Handik gutxira hil zen Loaysa kapitain nagusia. Eskribauak agintearen aginduari buruzko hornikuntza sekretua zabaldu zuen. Urdaneta eta, enperadorearen aginduei jarraituz, Juan Sebastian Elkano, gaixorik bazegoen ere, kapitain nagusi izendatu zuten; baina berehala larritu zen haren egoera.

Juan Sebastianen heriotza

Abuztuaren 6an hil zen Juan Sebastian Elkano kapitaina, 8 gradura zeudela ekuatorearen gainetik.

Marco Poloren lorratza

Urdanetak argi adierazi zuen zein ziren Juan Sebastianen planak: haren asmoa Zipangoren bila joatea izan zen. Uriarte pilotuak berretsi egin zuen hori bere lekukotasunaren bitartez.

Zazpi ontzien artetik Victoria ontzia izan zen helmugara, Espezien Uharteetara, iritsi zen bakarra.

Juan Sebastianen testamentua

Gaur egun, badakigu Elkanoren zerbitzari Urdanetak idatzi zuela Juan Sebastianen testamentua, eta ez Elkanok. Testamentu itxia zen, eta honako kasu honetan erabiltzen zen: ondoezik zegoenak sendatuko zela uste zuenean, eta, bizirik irauten bazuen, bere kontuak ezagutu zitezen nahi ez zuenean.
Juan Sebastianek albazea nagusi izendatu zuen kapitain jenerala; Loaysarekin harreman bikaina zuelako froga ukaezina da hori.
Ondasunak banatzean, senideak, zerbitzariak eta adiskideak izan zituen buruan, arropak eta janaria eman baitzizkien.
Testamentuari esker, Juan Sebastianen finantzak ikus ditzakegu. Juan Sebastianek adierazi zuen berorren maiestateak 2.480 dukat zor zizkiola, hau da, milioi bat berrehun eta berrogeita hamar mila euro, bidaiaren arrakastaren mende zeudenak. Ontzian zeramatzan salgaiekin, itzuleran, kapitainak izugarrizko dirutza izan zezakeen.
Juan Sebastianek aitortu zuen seme bat izan zuela emakume batekin, eta alaba bat beste emakume batekin. María de Vidaurretarekin, alaba izan zuen, Valladoliden bizi izan zena.
Alabari –ez zuen sekula haren izena aipatu, agian ez zekielako zein zen– 400 dukat eman zizkion, hau da, 200.000 euro inguru, baina baldintza batekin: Getariara joan, eta ongi ezkontzea. Bestela, ondarerik gabe utziko zuen neska.
Getariako Marirekin izandako semearen izena Domingo izan zen. Jaraunsle unibertsal izendatu zuen mutikoa. Hala ere, semea zenduz gero, amonari utziko zizkion ondasun guztiak, hots, Juan Sebastianen amari, Catalina andreari; hura izango zen, kasu horretan, herentziaren gozamenduna.
Ez ziren heldu bilakatu, ez alaba, ez semea; horrenbestez, adinekoak, haritz gogor bat legez, Elkano familiaren gidaria izaten jarraitu zuen.