Irteera

Sevillatik Maluko uharteetara irteteko unea irudikatzen da margolan honetan. Uharte haietan ekoizten ziren espeziak. 1519. urteko abuztuaren 19an izan zen. Irailaren 20an itsasoratu ziren Sanlúcarretik. Handik astebetera Tenerifen zeuden. Ontzia hornitu ondoren, Ginekoa kostaldea inguratu eta Atlantikoa zeharkatu zuten, Brasilerako bidean.

Hamaca

Abenduaren 13an Río de Janeirora iritsi ziren. Janeiroko indigenek modu adiskidetsuan hartu zituzten, eta espediziokideek gai freskoak lortu zituzten zirtzilkerien truke, esate baterako, karta-sorten truke. Zazpi urteko haur guarani bat hartu zuten ontzian. Juan Sebastianen pilotu Carvaloren semea baitzen, Janeiron salerosketan ibili zenean edukitakoa.

Río de Janeiro. Homosexualitatea

Juan Sebastianen lekukotasunaren arabera, homosexualtzat salatu zuten Salomon izeneko maisua. Magallanesek zigortzeko epaia eman zuen, eta hil egin zuten maisua.
Gehiago jakin nahi baduzu homosexualitatearen kontra Espainian izandako errepresioari buruz, ikusi atzean duzun modulua.

Homosexualitatea Euskal Herrian

Donostian eman zen emakumezkoen homosexualitateari buruzko lehenengo epaia Espainian. 1503. urtean, Catalina de Belunce eta Mache de Oyarzun jazarri zituen Donostiako alkateak, eta torturatu bazituen ere, ezin izan zuen haien ahotik inolako aitorpenik lortu; ez zuten onartu elkarri musu eman ziotenik edo elkar besarkatu zutenik. Ezin izan zenez delitua frogatu, alkateak erbesteratzeko eta desjabetzeko epaia eman zien. Edonola ere, Catalina ez zen kikildu, eta errekurtsoa aurkeztu zuen. Errege justiziak absoluzioa agindu zuen, eta alkateak kalte ordaina eman behar izan zion, egindako kalteagatik.
Donostian bertan, Magallanesen espedizioa Sevillatik irten baino bost urte lehenago, Salomon maisuaren antzeko kasu bat epaitu zen.
Kasu hartan, Agostín Corço genovar maisua bere ontziko morroi batekin harremana edukitzeaz salatu zuten. Suarekin torturatu zuten, baina hark ukatu egin zuen morroiarekin haragizko harremanak eduki zituenik; hala ere, elkarri musu eman eta besarkatu zutela aitortu zuen.
Honela zioen epaiak:
Erabaki dut agindu behar dudala eta agintzen dudala Agostín Corço delakoa animalia baten gainean atera behar dutela espetxe publikotik, eta kale publikoetan barrena ekarri behar dutela, pregoilariak honela dioen bitartean: "hau da gure erreginak agintzen duen justizia". Agintzen dut, halaber, jar dezatela makilan eta erre dezatela bertan, hiltzen den arte.