Itsasmuseum Bilbaok ekoitzitako erakusketa honek Selma Huxley historialari britainiar-kanadiarrari omenaldia eskaintze du xede. Huxleyren lan nekaezinari esker, euskal itsas historiak bere tokia aurkitu zuen munduko mapan.

Europako artxiboetan egindako ikerketa zehatzari esker, XVI. mendeko milaka dokumentu —aseguru-polizak, tripulazio-kontratuak, auziak, testamentuak edota hornidura-zerrendak— aurkitu eta identifikatu zituen. Dokumentu horiek agerian utzi zuten euskal itsas jardueraren garrantzia Ipar Atlantikoan. Bere ikerketek aukera eman zuten bakailaoaren arrantza oparoa eta mundu mailako lehen bale-arrantza industria berregiteko, “Terra Nova”-ko Gran Baya-n garatua. Jarduera hori ia ezezaguna zen ordu arte, eta gaur egun itsas historiaren kapitulu nagusien artean kokatzen da.

Bere aurkikuntzek argitara atera zituzten bale-arrantzarako portuak, aztarna arkeologikoen aztarnak eta inguruan hondoratutako euskal ontziak, tartean San Juan ontzia, 1565ean Labradorreko Red Bay-n hondoratua. Aurkikuntza horren garrantzia aitortuz, Red Bay UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua izan zen 2013an.

Michael Barkham doktoreak —Cambridgeko Unibertsitateko Geografiako doktorea eta Huxleyren semea— komisariatutako erakusketa honek, Laboral Kutxaren eta Ternuaren babesarekin, Selma Huxleyren bizitza eta ondarea ardatz dituen lau gaikako bloketan banatutako ibilbidea proposatzen du. Haietan, emakume paregabe honen bizitza harrigarria ezagutzeaz gain, haren aurkikuntzek Euskal Herriko arrantza jardueren ulermenean eta garai hartako Europako itsas testuinguruan izan zuten eragina ere deskubrituko duzue.





























