Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten
Un árbol sin raíces no prospera
Erakusketa Angélica Dass argazkilari espainiar-brasildarrak gidatutako proiektu bizi eta zirraragarri baten emaitza da. Bertan, Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko sei ikastetxe publikotako 196 ikaslek hartu dute parte: IES Ibarrekolanda, IES Txurdinaga Behekoa BHI, Otxarkoaga Heziketa Zentroa, IES Martín Bertendona BHI, IES Miguel de Unamuno eta IES Artabe.
Ikasleek, memoria eta kontakizun pertsonaletan, familia-albumetan eta artxiboetan oinarritutako migrazio-zuhaitz genealogiko bat sortuz, gure historia partekatuaren funtsezko zati gisa, migrazio-fenomenoaren ikerketan sakondu dute, bai barnekoa zein kanpokoa edo nazioartekoa.


Itsasmuseumen artistak ikasleekin egindako esplorazio-prozesu horren emaitzak aurkezten ditu, ikasleen 300 erretratu baino gehiagoko mural bat erakutsiz, haien historiaren kontakizunak eta haien objektu adierazgarrien argazkiak.
Artistak ikasleen 300 erretratu baino gehiagoko mural bat erakusten du, haien historiaren kontakizunak eta objektu adierazgarrien argazkiakin batera.
Parte hartzea bultzatzeko eta denbora errealean pieza kolektibo bat sortzeko pentsatutako “horma interaktibo” batek gonbidatzen ditu bisitariak beren migrazio-historia partekatzera, eta, in situ egiteaz gain, online transmititu ahal izango dute #gurezuhaitza erakusketaren etiketarekin.


Mapa eta grafiko batzuek Bilboko atzoko eta gaurko komunitate migratzaileen jatorria irudikatzen dute. Erakusketarekin batera, hainbat generotako migrazioari buruzko liburuen aukeraketa bat egin da, eta horien artean azpimarratzekoa da ekimenaren argitalpena, jendaurreko kontsultarako aretoan bertan kokatuak, belaunaldien arteko topaketa, hausnarketa eta elkarrizketarako gune bihurtu nahi duena.
Ikuspegi artistikoak, alde batetik, migrazioa ez dela fenomeno sozial bat soilik, giza izaeraren berezko ezaugarri bat baizik gogoeta egitera gonbidatzen du eta, bestetik, trukaketa ludiko bat bultzatu nahi du, gure migrazio-istorioak eta erakusketan adierazitakoak aurki eta lotu daitezen.
Angélica Dass
Rio de Janeiron jaioa, Angélica Dass argazkilari eta aktibista saritua da, inklusioarekin eta berdintasunarekin konprometitua, eta, artearen bitartez, nortasunari, aurreiritziei eta kultura-aniztasunari buruzko gaiak jorratzen ditu.
Bere lana artearen eta gizarte-kontzientziaren arteko elkargunean kokatzen da, eta argazkigintza ikerketa soziologikoarekin eta mundu osoko giza eskubideen aldeko parte-hartze publikoarekin konbinatzen du.
Hizlari inspiratzailea ere bada, eta hitzaldiak eman ditu erakunde garrantzitsuetan, hala nola TEDen, Salamancako Unibertsitatean, Boloniako Unibertsitatean, bai eta Tate Modern-en, National Geographic-en eta Munduko Ekonomia Foroan ere, lider kultural gisa.


