La Pepa galeoi berritua 1812ko Konstituzioari buruzko Interpretazio Zentrua da. Lehen Andalucia izena zuen ontzi honen helburu nagusia, Cadizen sortu zen Karta Magna-ren funtsak ezagutzera ematea da. Datorren urtean ospatuko den Berreungarren urteurrenaren inguruan antolatutako ekintzak sustatzeko asmoz, Estatuko zenbait portu bisitatuko dituzte, Iberoamerikako portuez gain.