Atunontzi klasiko bat izatetik ur gaineko museoan bihurtutako, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, Itsasmuseum-en porturatu zen uztailaren 14tik 18ra, “Zero Zabor Uretan” kanpaina dela eta euskal kostaldetik egindako  ibilbidearen barruan. Kanpainaren helburua: gure itsaso eta ozeanoetan dagoen zabor guztia sortzen duen egoera jasanezinaren sentsibilizazioa egitea. Itsasmuseum-en egon zen egunetan, Mater ontziak bisita gidatuak eta familientzako ekintzak eskaini zituen.