Velero Mercedes Navegando Itsasmuseum

Datorren astelehenean, urriaren 22an, holandar bandera duen Mercedes belaontzia Bilboko Itsasadarra Itsas Museora iritsiko da. 2005ean uretaratutako, 50 metroko luzera duen belaontzi hau martxora arte Museoko kaietan atrakatuta izango da.
Belaontzia ikastetxe, elkarte eta edozein bisitarientzat ikusgai egongo da.
Bi mastadun ontzi honek Itsasadarreko igoera astelehenean, hilaren 22an, goizeko 10:00 etan hasiko du eta Museoan hamaikak aldera atrakatuko duela uste da.
35 metrotako mastak Aste Santuetako oporretaraino miretsi ahal izango dira.