“Zamalekuak”

Meatzaritzaren Museoa eta El Pobaleko Burdinolaren elkarlanarekin egin den erakusketa honek, meatzaritzak eta industrializazioak gure itsasadarrean eta Bizkaiko kostaldean utzi zuten aztarna ukaezina erakusten digu.

Gure itsasadarreko ezkerraldeko mendietan meategietatik ( Arboleda, Barakaldo edo Muskiz esaterako) burdina atera ostean, balio handiko mineral hau itsasadar ertzera garraiatzen zen gero ontzietan kargatzeko, eta horretarako zamaleku hauek erabiltzen ziren, eginkizun oso garrantzitsua izan zutena.

Eraikuntza hauek irudikatzen dituzten ehunka urteko bi maketa, planoak eta argazki zaharrez osatutako erakusketa honek, Bilboko Itsasadarreko zameleku garrantzitsuenen ezaugarri eta zehaztasunak ezagutzen laguntzen digu, oraindik hauen aztarnak itsasadarretik paseo bat emanda ikusgai direlarik.

Tickets


En grupo, en familia, de forma individual… Adquiere ya tus tickets para sumergirte en una experiencia increíble.

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.