

Zer da itsasoa zuretzat? lehiaketaren bigarren edizioa ospatzen dugu!
Itsasmuseumek BBKrekin batera DBHko 1, 2 eta 3. mailako ikasleei zuzendutako ekimena ospatzen du: adineko pertsonei telefono mugikorrarekin grabatutako elkarrizketa-lehiaketa bat Zer da itsasoa zuretzat? galderatik abiatuta.
Kontua da itsasoa izatea belaunaldien arteko hizketa baten aitzakia eta solasaldi horretan itsasoarekin zerikusia duen edozein gairi buruz hitz egin ahal duzue.


Lehiaketaren gakoak
Lehiaketa DBHko 1, 2 eta 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta 5 minutuko iraupena (3 eta 8 artean) duen bideo batean datza. Baldintza nagusia itsasoaren inguruan adineko pertsona baten edo gehiagoren testigantza jaso behar duela da. Helburua, gu baino lehenago bizi izan direnen ezagutzen aberastasuna eta jakinduria bereganatzea da.
Banaka edo taldean parte hartu ahal duzue, gehienez 4 pertsona taldeko, eta proposamenak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzue, urtarrilaren 15etik apirilaren 15era bitartean.
Inspiratzeko eta elkarrizketetan landu ahal dituzuen gaien aniztasuna ezagutzeko, Itsasmuseumek, parte hartzen duzuen ikasleei, museoa doan bisitatzera gonbidatzen dizue.
Zergatik?
Itsasadarraren inguruak eta gure kostaldeak aldaketa handiak izan ditu oso urte gutxietan. Aldaketa horiek komunitateen bizimoduak, lanbideak, horiei lotutako tresnak, sinesmenak, ohiturak eta abar eraldatu dituzte eta desagertzeko arriskuan daude.
Horregatik, zuekin kontatu nahi dugu, gu baino lehenago bizi izan diren pertsonen bizipenak, tradizioak, ikuspuntuak edo emozioak jasotzen laguntzeko. Historia liburuetan askotan azaltzen ez diren gauzak.
Inspiraziorik behar al duzu?
Bideoan landu ditzakezun gaiak ezagutu nahi al dituzu? Itsasoarekin lotutako aukerak amaigabeak dira! Inspiratzeko museoa doan bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Gainera, hemen duzu landu ditzakezun gaien proposamenen zerrenda.
Parte-hartzea Pausoz pauso
Bisitatu museoa doan eta inspiratu zaitez! (aukerakoa)
Prestatu elkarrizketa: elkarrizketatutako pertsonari buruzko informazioa jaso, idatzi lagungarriak izan ahal diren galderen zerrenda, grabatzeko tokia bilatu etab.
Grabatu elkarrizketa telefono batekin
Igo bideoa Itsasmuseumera DBLO inprimakiarekin batera apirilaren 15era arte.

Bidali zure bideoa
Urtarrilaren 15etik apirilaren 15era zeure elkarrizketaren bideoa bidali ahal duzu.
Parte hartu ahal izateko, bai zuk edo zure legezko tutoreek, 14 urte baino gutxiago badituzu, bai elkarrizketatzen dituzun pertsonek, onartu egin behar dute haien datuak tratatzea. Horretarako, deskargatu hemen DBLO inprimakiak. Bete ondoren, igo itzazu!
Parte hartzeko epea amaitu da, eskerrik asko!
Sariak
Jasotako proposamen guztien artean, Itsasmuseumek saritutako lanak aukeratuko ditu eta 6.500 euro baino gehiagoko balioa duten 21 sari banatuko dira, jasotako testigantzaren aberastasuna, aldez-aurreko lana edo elkarrizketatuarekiko konexioa kontuan hartuta (informazio guztia oinarrietan).
Sari banaketa ekitaldia Itsasmuseumen izango da maiatzaren 15ean.
Bideo honetan lehen edizioko galaren laburpena ikusi dezakezu.
Sarien zenbatekoa EUP! bonuetan eta hainbat kultur, kirol eta hezkuntza jarduerengatik trukatu ahal izango da: itsasontziko ibilbideak, parapenteko hegaldiak, baleak ikusteko irteerak, surf ikastaroak, paddle surf-a, edo zeramika ikastaroak, besteak beste.
Informazio guztia, balorazio-irizpideak eta sariak oinarrietan ezagutu ditzakezu.
Lehiaketaren oinarriak
Esteka honetan klik eginez lehiaketaren oinarriak ezagutu ditzakezu.
Informazio gehiago
BBKrekin lankidetzan egindako proiektua.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@itsasmuseum.eus helbidera edo deitu 94 608 55 00/04 telefonora.


