Gure ekitaldiak, inspirazio iturri
Hitzaldia eta bisita gidatua Museoan barrena
Zure hitzaldiaren osagarri, eskaini zure ekitaldiko parte-hartzaileen interesei egokitutako bisita gidatua.





Hitzaldia, koktel edo kaferako etenaldiarekin
Zure hitzaldiaren osagarri, eskaini zure premia eta ordutegiari ondoen egokitzen zaion catering zerbitzua, Museoak xede horretarako erabilgarri dituen espazioetako batean: atarian, kafetegian, etab.
Aldi bereko hitzaldi edo/eta bilerak
Formatu handiko ekimen batean aldi berean espazio bat baino gehiago behar izanez gero, zure premien arabera egokitzeko moduko askotariko konbinazioak dituzu aukeran.








Ekitaldi esklusiboa erakusketan
Ekimen berezietan, Museoak aukera ematen du erakusketa aretoan bilera edo ekitaldi esklusiboak antolatzeko, koktelak eta gala afariak, esate baterako.
Hitzaldia eta produktu aurkezpena
Hitzaldi edo ekitaldi korporatibo bat egiteaz gainera zure produktuak erakusteko gune baten bila bazabiltza, hainbat aukera aurkituko dituzu, Museoaren barnean nahiz kanpoan.








Hitzaldia eta jarduera bat aire zabalean
Osatu zure hitzaldi edo ekitaldi korporatiboa Museoaren kanpoaldean jarduera bat eginez: espazio ezin egokiagoa da, askotariko jarduera eta erabileretarako aukera ematen baitu, neurriari, kokalekuari eta ezaugarri bereziei esker. Alderdi horretatik, zure premien neurrirako esperientzia konbinatuak eskaini eta antola ditzake Museoak berak.
Kirol eta kultura ekitaldi handiak
Urtero-urtero, hainbat eta hainbat erakundek aukeratzen dute Museoaren kanpoaldeko espazioa (20.000 metro koadro) formatu handiko kirol, kultura edo gizarte ekitaldietarako, toki paregabea baita, Bilboren erdigunean kokatuta egonik. Halako ekitaldietarako, Museoaren barrualdeko espazio erabilgarriak ere balia ditzakete antolatzaileek.







Kalitatezko zerbitzu osagarriak
Museoak kalitate goreneko catering zerbitzu esklusibo eta pertsonalizatua eskaintzen dizu, baita bitarteko tekniko eta ikus-entzunezkoak ere, eta esperientzia handia, zure ekitaldiak erabateko arrakasta izan dezan. Egiguzu kontsulta!
Kontsultatu erabiltzeko aukera
Bidali ekitaldiaren informazioa eta xehetasunak eta albait arinen deituko dizugu.

