Zer da itsasoa zuretzat?
III. edizioa
III. edizioa
2026-2027 ikasturtean, Zer da itsasoa zuretzat? lehiaketaren hirugarren edizioa ospatuko dugu!
Itsasmuseumek eta BBK-k hezkuntza-curriculumarekin lotutako jarduera inspiratzaile bat proposatzen diete ikastetxeei: DBHko ikasleek aitona-amonei edo haien inguruko beste adineko pertsona bati mugikorrarekin grabatutako elkarrizketa lehiaketa bat, Zer da itsasoa zuretzat? galderatik abiatuta.
Itsasoa abiapuntua da; elkarrizketa, elkar entzuteko, partekatzeko eta belaunaldiak elkartzeko aukera. Solasaldi horien bidez, ikasleak adineko pertsonen bizipen, oroitzapen eta ezagutzetara hurbiltzen dira, eta emozioz, memoriaz eta jakinduriaz beteriko testigantza paregabeak sortzen dira.





Zer da itsasoa zuretzat? DBHko 1., 2. eta 3. mailetako curriculumarekin lotutako hezkuntza-proposamena da, eta hainbat ikasgaitako konpetentzia espezifikoak lantzeko aukera ematen du, ikerketa, ahozko komunikazioa, entzute aktiboa, memoria eta sorkuntza digitala uztartzen dituen benetako esperientzia baten bidez.
Proiektuak museoa, ikasgela, familia eta komunitatea lotzen ditu: Itsasmuseumera bisita bat egitea (aukerakoa), ikasgelako lana, elkarrizketa nork bere kabuz ikertu eta prestatzea, inguruko adineko pertsona batekin elkartzea eta ikus-entzunezko lana sortzea. Horrela, ikasleek curriculumeko ikaskuntzak testuinguru hurbil eta esanguratsu batean aplikatzen dituzte; aldi berean, itsas ondarea ezagutzen dute eta belaunaldien arteko memoria-transmisioan parte hartzen dute.
Itsasoak funtsezko lekua izan du gure historian, kulturan eta eguneroko bizitzan. Haren arrastoa bizirik dago arrantzarekin, ontzigintzarekin edo portuko jarduerekin lotutako oroitzapenetan, baina baita kostaldeko herrietako bizimoduan, itsasadarreko industrietan, aisialdian edo lehen bainuetan ere.
Ez da beharrezkoa elkarrizketatutako pertsonak itsas munduan lan egin izana, ezta itsasoarekin harreman bereziki estua izatea ere. Pertsona bakoitzak itsasoari lotutako oroitzapenak, bizipenak eta ezagutzak ditu, eta horiek guztiak baliotsuak dira eta partekatzea merezi dute.
Lehen bi edizioek erakutsi dute itsasoaz hitz egitea nola bizi izan garen eta nola bizi garen kontatzea ere badela. Zer da itsasoa zuretzat? lehiaketak ikasleak istorio horiek entzun eta jasotzera gonbidatzen ditu, gure memoria kolektiboa bizirik mantentzen laguntzeko.
Oroitzapenak partekatzen direnean, ondarea bizirik mantentzen da.

Lehiaketa DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta aitona-amonei edo haien inguruko beste adineko pertsona bati 3 eta 8 minutu arteko elkarrizketa grabatu bat egitean datza, Zer da itsasoa zuretzat? galderatik abiatuta.
Elkarrizketa banaka edo gehienez 4 ikaslez osatutako taldeetan egin daiteke, telefono mugikorra erabiliz grabatzeko. Proposamenak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.
Proiektuak museoa, ikasgela, familia eta komunitatea uztartzen ditu, ikasgelako lana, elkarrizketaren ikerketa eta prestaketa autonomoa eta elkarrizketatutako pertsonarekin egiten den topaketa konbinatuz. Gainera, parte hartzen duten ikastetxeek Itsasmuseumera doako bisita egiteko aukera izango dute, nahi izanez gero, itsas ondarea ezagutzeko eta elkarrizketetarako inspirazioa bilatzeko.
Lanak bidaltzeko epea 2027ko urtarrilaren 15etik apirilaren 15era izango da.
Itsasmuseumera doako bisita (aukerakoa), itsas ondarera hurbiltzeko eta elkarrizketa inspiratu dezaketen gai eta istorioak ezagutzeko.
Ikasgelako lana: elkarrizketa testu-genero gisa ezagutzea, ahozko komunikazioa lantzea eta iraganaren eta orainaren arteko harremanak aztertzea.
Lan autonomoa: elkarrizketatutako pertsonari buruz ikertzea, galderak prestatzea eta grabazioa antolatzea.
Ikasleek elkarrizketa egin eta telefono mugikor batekin grabatzen dute, entzute aktiboa praktikan jarriz eta belaunaldien arteko elkarrizketa sustatuz.
Lanak 2027ko urtarrilaren 15etik apirilaren 15era bidaliko dira Itsasmuseumera, parte hartzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendurako eta irudiaren erabilerarako baimenekin batera.
Ekainaren 15ean, sari-banaketa galak ikasleak, adineko pertsonak, familiak eta ikastetxeak bilduko ditu Itsasmuseumen, testigantzak partekatzeko eta memoria, ondarea eta belaunaldien arteko topaketa ospatzeko.

Jasotako proposamen guztien artean, epaimahaiak guztira 6.600 euroko balioa duten 21 sari banatu ahal izango ditu. Gainera, hiru aipamen berezik euskararen erabileran, genero-berdintasunean eta jasangarritasunean nabarmentzen diren lanak aitortuko dituzte. Sarien banaketa eta zenbatekoa lehiaketaren oinarrietan kontsulta daitezke.
Sariak tokiko saltokietako bonuengatik eta hainbat kultura-, kirol- eta hezkuntza-jardueragatik trukatu ahal izango dira, parte-hartzaile bakoitzak esperientzia desberdinen artean aukeratu ahal izan dezan.
2027ko ekainaren 15ean sari-banaketa ekitaldia ospatuko dugu Itsasmuseumen. Ikasleak, adineko pertsonak, familiak eta ikastetxeak bilduko dituen topaketa izango da, jasotako testigantzak partekatzeko, egindako lana aitortzeko eta memoria zein belaunaldien arteko topaketa ospatzeko.
Kontsultatu Zer da itsasoa zuretzat? lehiaketaren hirugarren edizioko oinarriak, deialdiaren xehetasun guztiak, parte hartzeko baldintzak eta balorazio-irizpideak ezagutzeko.
Itsasoa da abiapuntua. Elkarrizketa, aukera.
Elkarrizketa bakoitzaren atzean entzutea, partekatzea eta transmititzea merezi duen istorio bat dagoelako.
BBKrekin lankidetzan egindako proiektua.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@itsasmuseum.eus helbidera edo deitu 94 608 55 00/04 telefonora.


Los libros de historia enseñan los grandes acontecimientos, pero se les escapan las vivencias, los modos de vida, las habilidades prácticas, los usos sociales, las tradiciones, puntos de vista, impresiones y emociones de las personas que vivieron antes que nosotros/as.
En la época de profundo cambio en la que vivimos y cuando muchas veces la vida de nuestros abuelos y abuelas se parece más a las decenas de generaciones anteriores que a las de sus propios nietos y nietas, Itsasmuseum propone una actividad que haga de puente entre el legado recibido y las futuras generaciones.
Euskadi, Euskal-Herria tiene en su imaginario el baserri, el mundo rural. El mar, sin embargo, habiendo tenido una enorme importancia en toda nuestra historia, no aparece tan fácilmente en esa cosmovisión. Más allá de la pesca, la construcción naval, la industria relacionada directa o indirectamente con el mar o con la ría de Bilbao, los oficios portuarios y marítimos, las salidas al exilio… el mar, su presencia e incluso su ausencia tiene un significado para cada una/o de nosotras/os.
Un concepto universal como punto de partida para atesorar todo ese patrimonio inmaterial y conocer de primera mano el contexto vital de nuestros/as mayores.