Antolatu ekitaldia
Itsasmuseumen

Eta gozatu leku berezi eta historiko batekin, Bilboko erdigunetik bost minutura; kulturak eta itsas espirituak bat egingo duten esperientzia paregabea izango da zure ekitaldia.

Zure neurriko irtenbideak

Kontatu iezaguzu zer ideia duzun eta batera lan egingo dugu zure beharretara ondoen egokitzen den irtenbidea zehazteko.

Kokapena

Bilboko leku pribilegiatu batean dago, erdigunetik eta zerbitzu guztietatik minutu gutxira.

Espazio bereziak ditu, Bilboko itsas eta industria historiak markatutako berezko izaera eta nortasuna dutenak.

Moldakortasuna

Espazioak pertsonaliza daitezke ekitaldiak neurrira egiteko eta irtenbide berritzaileak sortzeko, betiere Museoko langileen esperientziaren laguntzarekin, bilera txikiak nahiz ekitaldi handiak antolatzeko.

Aukera dago bezeroen esperientzia museoaren programazioko kultura-ekimenekin osatzeko, hala nola bisita gidatuekin edo jarduera eta tailer esklusiboekin.

Kalitatea eta gertutasuna

Kalitatearen eta talde-lanaren aldeko apustua funtsezkoa da bezeroak pozik egoteko, eta hori lehentasuna da museoarentzat.

Zuzeneko eta etengabeko harremana izango duzu, ekitaldiak arrakasta izan dezan, zurekin batera irtenbide onenak bilatuko dituzten pertsonekin.

Zure ekitaldiaren esperientzia osatuko duten zerbitzu osagarriek egiaztatutako kalitatea dute.

Ezagutu gure espazioak

Inspiratu gure ekitaldietan

Inspiratu zaitez egin ditugun beste ekitaldi batzuetan, eta ikus ezazu gure espazioek eskaintzen dituzten aukera eta irtenbide amaigabeak.

Kontsultatu erabiltzeko aukera

Bidali ekitaldiaren informazioa eta xehetasunak eta albait arinen deituko dizugu.








Arduraduna: FUNDACION MUSEO MARITIMO RIA DE BILBAO
Helburuak: Merkataritza-harremana, eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak igortzea.
Legitimazioa: Interesdunaren berariazko adostasuna. Hartzaileak: Zure datuak hemen gordeko dira: Euskaltel-en.
Eskubideak: Datuetan sartzeko eta horiek zuzentzeko nahiz ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultatu dezakezu gure webgunean: www.itsasmuseum.eus


* Markatutako eremuak (*) nahitaez bete behar dira.
** Espazio guztien alokairua Museoaren programazioaren mende dago.