Esther Pizarroren "Argizko larruazala"

Instalazio artistiko hau Bilboko pabilioirako diseinatu zen Shanghaiko 2010eko Erakusketa Unibertsalean. “Bilbao Guggenheim + +” erakusketa-gunearen elementu nagusia izan zen, Hiri Jardunbide Onenen Eremuan. Urte berean Bilbok Lee Kuan Yew sari ospetsua eskuratu zuen.
Hiriaren eraldaketa sakona irudikatzen du 25 urteko epean. Ingurumenaren aldetik hondatuta zegoen eta ekoizpen-sistema industriala krisian zuen hiria izatetik, Europako hiririk erakargarrienetako bat izatera nola igaro den erakusten du. Bilbok bere burua berrasmatzen jakin izan du, hiri industrial indartsu batetik kultura eta zerbitzuetako hiri zirraragarri batera.
Lan bikain honen egilea Esther Pizarro artista madrildarra da. Bilboko hiri-egitura interpretatzeko, LED argiak, argizaria, metakrilatoa, beruna eta aluminioa erabili ditu.
Instalazioak bederatzi minutu irauten duen ikus-entzunezkoarekin elkarreragiten du.
Sartu aretoan eta gozatu ikuskizunaz!