Ezagutu
Ezagutu bilduma, erakusketak eta gure jarduera guztiak.
Itsasmuseum kultura baten etxea da, itsas kulturarena. Bilbok, Bizkaiak eta bertako jendeak itsasoarekin duten harremanak nortasun eta tradizio paregabeak eraiki ditu, eta hori barrualdean eta kanpoko zabaldegian banatuta dagoen erakustetan dago islatuta.
Erakusketa iraunkorra
Aldi baterako erakusketak
Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea.
Erakusketak mendeetan zehar Bizkaian salgaiak zamalanetan aritu ziren emakumeei omenaldia egiten die. Historiak ikusezin bihurtu baditu ere, haien ahalegina eta lana funtsezkoak izan ziren lurraldearen merkataritza- eta ekonomia-garapenean.
Gabarra Athletic.
Irudi memoria.
Gabarra Athletic erakusketa lekukotasun grafiko bat da, gure itsas eta portu historiari oso lotuta dagoen gertaera historiko bat berpizteko, gogoratzeko edo haren garrantzia ezagutzeko gonbita egiten duena.
Obra gonbidatua
Ondarroa
Itsasmuseumek, Arte Ederren Bilboko Museoarekin sinatutako Obra Gonbidatua programaren esparruan, Iñaki García Ergüin (Bilbo, 1934) artistaren Ondarroa margolana aurkeztu du, kostaldeko udalerriko portuko etxeen ikuspegi oso adierazgarria eskaintzen duena.
Erain
ERAIN
Berrikuntza-proiektu honek Bizkaiko XX. mendeko erriberako arotzeria berreskuratzen du, eta erakusketa batek eta zuzeneko tailer batek osatzen dute, baita bildumako itsasontziak biltzen dituzten Euskaldunako dikeek ere.
Belaontzi Handien Programa
Belaontzi
Handien Programa
Itsasmuseum mundu osoko belaontzi handiek bisitatzen dute urte osoan. Sarri, itsasontzi historiko horiek ateak irekitzen eta bisita gidatuak eskaintzen dituzte, guztiontzako beste jarduera batzuez gain.

