ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Erain
Erriberako arotzeria Bizkaian

Visitantes en la Exposición Erain en Itsasmuseum

Bizkaia itsasontziak eraikitzeko garrantzi handiko gunea izan da historikoki. Kostaldeko ia herri guztiek zuten ontziolaren bat, baita zurezko itsasontzi mota oro eraikitzen edo konpontzen zituzten erriberako arotz asko ere bai. XX. mendeko ontzigintzan altzairua zen nagusi. Hala ere, euskal kostaldean garai ona izan zen zurezko ontzigintzarako, ontzi asko eraiki zirelako eta arrantzaleen beharretara egokitutako arrantza-ontzi mota bat garatu zelako: euskal arrantza-ontzia.

Ontziak eraikitzeko lekuak itsasoaren ondoan zeuden, eta, oro har, pabiloi txiki bat zuten eraikitze-lanetarako eta beharrezko materialak gordetzeko. Itsasontzi bat eraikitzeko tresna asko eta askotarikoak behar ziren, eta haietako asko arotzeriaren beste adar batzuetakoak bezalakoak izan arren, ofizio horretarako berariazko tresnak daude, hala nola bikeztatzeko burdinak. Erriberako arotzak ez ziren itsasontziak eraikitzeaz soilik arduratzen; horrez gain, zurak eta horiek ebakitzeko moduak ezagutu behar zituzten, eta hainbat lan mota egiten jakin behar zuten, hala nola planoen marraketa, bikeztatzea edo uretaratzea.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Objektu nabarmenak

Kortazar Ontziolako tresnak

Eraikitzeko txantiloiak

Zerra-makina

Rober Garayren irudia

Beste Erakusketa Iraunkorra

Kolaboratzaileak

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.