Belaontzi handien Programa

Guayas
2024ko abuztua
Ekuadorko Armadaren ontzi eskola intsignia eta Ekuadorreko enbaxadore ibiltaria munduan zehar, Erandioko Astilleros Celayan eraikitako belaontzi ikusgarri hau, Bilbotik atera zen 1977ko uztailaren 23an eta, lehen aldiz 47 urte geroago, hirira itzuli zen. Bere egonaldian, abuztuaren 23tik 26ra, bisita gidatuak eta beste hainbat jarduera eskaini zituen ontzian, eta Ekuadorreko musika errezitaldi bat zelaigunean, jende asko bildu zuena. Ontzi handi horrek 78,40 metroko luzera eta 10,60 metroko zabalera du guztira, eta 23 bela eta 154 pertsonako tripulazioa du, guztiak Ekuadorko Armadako kideak.
Julia Caroline yatea
2024ko abuztua
27 metroko luzera duen yate pribatu bat da, Aste Nagusian museoko kaian lotuta egon zena. Lau pertsonako eskifaia du, eta 8 lagunentzako lekua.
Mater Museo – Ekoaktiboa
2024ko uztaila
Uztailean, Mater itsasontzi museoa Zero Zabor Uretan 2024 kanpainarekin gure kaiara heldu zen: tailerrak, itsasontzira bisitak, zinema eta beste hainbat jarduera eskainiz. Uztailaren 4an, prentsaurreko bat egin zen ontzian, Bilbon egongo zen egunetarako programazioaren berri emateko, bai eta udan euskal kostaldeko beste toki batzuetan nabigatzeko eta geldialdiak egiteko egindako ibilbidearen berri emateko ere. Uztailaren 5ean eta 6an, Materrek doako bisita gidatuak eta birziklatze eta sentsibilizazio tailerrak eskaini zituen museoarekin lankidetzan, baita Zabor eta Bio erraldoien martxa handi bat ere. Bere bisitan, museoko atarian erakusketa bat egin zen, Nola handitu Bio eta txikitu Zabor? galderari emateko Bilboko eskola ezberdineko ikasleek egindako kartelekin.
Arctic Sunrise
2024ko ekaina
Arctic Sunrise izotz-hausle bat da, eta 1995ean Greenpeace GKEaren ontzidian sartu zen. Gaur egun hiru ontzik osatzen dute, eta ikerketa- eta kontzientziazio-ontzi gisa funtzionatzen du munduko hainbat lekutan. Ekainaren 7an, 8an eta 9an, Arctic Sunrise museoko kaian izan zen eta programa zabala eskaini zuten. Bisita gidatuak, tailerrak eta kontzientziazio-jardunaldiak, besteak beste. Bestalde, egun horietan arrantzari eta giza eskubideei buruzko Before You Eat dokumentala museoko atarian jarritako telebista handi baten proiektatu zen etengabe.