Bilbao 1803

Itsasmuseumek erronka berri bat proposatzen dizue: ihes-gela. Benetako gertaeretan oinarritutako abentura batean murgilduko zarete, zentzumen guztiak proban jarriaz. Sormen dosi handia beharko duzue, baita abilezia, ausardia eta talde-koordinazio bikaina ere.

Ausartzen al zarete?

Ongi etorri 1803. urtera.

Abuztuaren 15ean, Portugaleteko emakume ausart batzuk kontrabandoan aritzea leporatu diote itsasontzi bateko kapitainari. Zuen laguntza behar duen ikerketa bat hasi da.

Kapitainak ez dezala ihes egin!

XIX. mendearen hasieran gaude. Bilboko portura itsasontzi asko iristen dira Ingalaterra Berria, Ternua eta Norvegiatik, sotoak bakailaoz beteta. Merkataritza-itsasbide horiek pertsonen eta produktuen joan-etorri etengabea eragiten dute, baita kultur truke aberatsak ere. Hiribildua merkataritza-plaza garrantzitsu bilakatu da. Bakailao hori banatzeaz gain, bueltako bidaian Bilbotik Ameriketara eta Europako iparraldeko leku askotara, hainbat produktu garraiatzen dituzte.

Testuinguru honetan gure belarrietara Portugaleteko bi emakume mesfidatiren susmoak iritsi dira: atzerriko kapitain bat, Bilboko portuan maiztasunez jarduteagatik ezaguna dena, kontrabando-delitu bat egiten ari omen da, eta, bakailaoaz gain, hain legezkoak ez diren beste produktu batzuk ere garraiatzen ari omen da.

Murgildu zaitezte ikerketa misteriotsu batean, Bilboko Itsasadarrean barrena. Portugaleteko eta Bilboko Kontsulatuko agintarien jurisdikzioen artean trebetasunez mugitu beharko duzue. San Antongo merkatuan barneratu, eta proba eta oztopo guztiak gainditzen badituzue abenturaren amaierara iritsiko zarete, Portugalete portuan bertan. Ordurako jada gaua izango da.

hori zuen esku dago!!

Erlojupeko bilaketa interaktibo eta benetakoa da. Denboran zehar bidaiatuko duzue, museografiak, musikak eta efektu bereziek sortutako atmosfera batean murgilduz.

Egin desafio zeuen buruari, ikertu, jolastu eta, batez ere, ongi pasa ingurune historiko zirraragarri honetan!

Ohiko galderak

Museoaren erakusketan jolasten al da?

Bai, museografiarekin elkarreraginez museoaren erakusketa iraunkorreko gela batean jolastuko duzue. Zuen esperientzia ahalik eta murgilduena izan dadin, gela hori itxita egongo da gainerako bisitarientzat.

Ez dakit ziur zenbat pertsona izango garen…

Gure gomendioa da gutxieneko pertsona-kopurua aukeratzea; izan ere, museoko leihatilara iristean, pertsona gehiago gehitu ahal izango dituzue, 6 gehienez.

Jokoan zehar komunera joan al daiteke?

Bai, nahiz eta murgiltze handiagoa lortzeko jokoa hasi aurretik komunera joatea gomendatzen dugun.

Zein hizkuntzatan jolastu daiteke?

Euskaraz edo gaztelaniaz jolastu ahal izango duzue, aukeran, erreserba egiten duzuen unean. Ez dago gomendatuta hizkuntza ez dakiten pertsonentzat.

Erreserba bertan behera utz daiteke?

Ezeztapena egun berean egiten bada, ez da dirurik itzuliko. Gutxienez 48 ordu lehenago bada, jokatzeko beste data eta ordu bat aukeratu ahal izango duzue.

Faktura bat eska daiteke?

Bai, erreserba egin ondoren, faktura bat eskatu daiteke didaktika@itsasmuseum.eus helbidera idatziz, fakturazio-datuak eta egindako erreserbaren zenbakia adieraziz.

Mesedez, puntualtasuna eskatzen da. 15 minututik gorako atzerapenarekin jarduera bertan behera utziko da eta zenbatekoa ez da itzuliko.

+ info

Pertsona kopurua
2-6 pertsona. 4 pertsonentzat gomendatua
Adina
16 urtetik gora. Adin txikikoak heldu batekin
Hizkuntzak
Euskaraz edo gaztelaniaz
Saioak
Ostiral, larunbat edo igandeetan, 17:00-etan
Iraupena
60 minutu
Tarifak BEZa barne
2 pax
 
60€
3 pax
 
70€
4 pax
 
80€
5 pax
 
90€
6 pax
 
100€

4 lagunentzako bonua oparitu.

Tarifa (BEZa barne): 80 €.

Itsasmuseumeko leihatilan bakarrik dago eskuragarri.

Esker onak

Diseinua eta garapena

Equipo de Itsasmuseum y Erain
Ander Domínguez

Aholkularitza historikoa

Donald C. Carleton
Xabier Lamikiz

Laguntza teknologikoa

Cesar Pérez

Musika

Evan King “End this”

Beste batzuk

José Piñeda (figurante)
Álvaro Escudero – Theroomhunter
Diego García – Grupo Hal (Mad Mansion)
Otxarki
Plymouth Antiquarian Society

Eusko Jaurlaritza – Gobierno vasco