Ongi etorri BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOAREN web-orrira

 

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOAk (aurrerantzean, MUSEOA), datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legedia (679/16 Europako Arautegia eta hura garatzen duen gainontzeko araudia) eta informazioaren gizarteren eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko Legea (34/2002 Legea, ekainaren 11koa) betez, www.itsasmuseum.eus webgunean egiten diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokorren berri ematen dizu.
Web-orriak xede du erabiltzaileei BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOAREN zerbitzuei buruzko informazioa ematea. Arren, web-orria erabili aurretik, irakurri arretaz beheko informazioa. Izan ere, webgunea erabiltzeak erabilera-baldintza hauek onartzea dakar:

 

1. Legezko datuak

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA, egoitza helbide honetan duena: Ramon De La Sota Kaia 1, 48013 Bilbo. IFK: G48891725
Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoena F-37 erregistro-zenbakiarekin, eta kulturako, gazteen eta kiroletako fundazioei dagokien 3. atalean sailkaturikoa.
Telefonoa: 946085500
Helbide elektronikoa: lopd@itsasmuseum.eus

 

2. Jabetza intelektuala

MUSEOAren titulartasunekoak dira webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren gaineko eskubideak.
Guztiz debekatuta dago orri honetan aldaketak egitea. MUSEOAk ez du baimenik gabeko erabileren edo aldaketen ondorioz erator litekeen erantzukizunik hartzen. MUSEOak ez du bere jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak erabiltzeko lizentziarik edo baimenik ematen, ezta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste jabetza edo eskubide bat erabiltzekoa ere.
Debekatuta dago web honen edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, edukien jatorria aipatu edo berariazko baimena eskatu gabe. Web honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta MUSEOAren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideetan kalteak eragingo balira, dagozkion neurriak hartuko dira, eta, hala badagokio, baita egintza horien ondoriozko erantzukizunak exijitu ere.

 

3. Erabilera-baldintzak

MUSEOAk sortu du webgunea, informazioa emateko xedez eta erabiltzaileek beren helburuetarako doan erabiltzeko.

a) Legezko erabilera

Web-orri hau eta bertako zerbitzuak erabiltzek dituenak trafikoko legeak eta erabilerak bete behar ditu. Ez ditu webgunea eta zerbitzuak legez kontrako xedeekin edo ondorioekin erabiliko, ezta hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dien edo webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatzen dituzten modu batean ere, eta ez du webgunearen eta zerbitzuen erabilera normala eragotziko. Obligazio hori betetzen ez dutenek MUSEOAren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, ez-betetze horren ondorioz gerta daitezkeen kalte-galerengatik.

b) Akatsen bermea

MUSEOAk ez du bermatzen webgunera sartzean errorerik gertatuko ez denik edo haren edukian akatsik egongo ez denik. Argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, informatzeko izango da soilik, eta, ondorio guztietarako, dagokion aldizkarian edo iturri ofizialean argitaratutakoa hartuko da baliozkotzat.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

MUSEOak bere webgunean edo konfigurazio edo aurkezpenean jasotako informazioa aldatzeko eta eguneratzeko eskubidea dauka, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi behar gabe.
El MUSEOak ez du ziurtatzen webguneak eta bertako zerbitzuek etenik gabe funtzionatuko dutenik eta erabilgarri egongo direnik. Ahal denean, aurretiaz ohartaraziko da webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua eten dela.

MUSEOAk ez du inolako erantzukizunik izango honako hauek sortutako kalte-galeren gainean: webgunea erabilgarri ez egotea edo haren funtzionamenduak etetea, erabiltzaileak webgunearen eta zerbitzuen baliagarritasunarekin asebeteta ez geratzea, webgunea eta zerbitzua hutseginkorra izatea, eta, bereziki, baina ez soilik, beste webguneetara edo zerbitzuak ematen dituzten webguneetara sartzean gertatutako hutsegiteak.

 

4. Edukietako informazioa erabiltzearen erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta borondatez onartzen du webguneari, zerbitzuei, eta, hala badagokio, edukiei emandako erabilera haren erantzukizun esklusiboa izango dela. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioari eman diezaiokeen erabilera. MUSEOAk ez du informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak eta informazio horiek iritzi erabaki pertsonal edo enpresarial bat babesteko erabiltzeak eragin ditzakeen ondorioen, kalteen edo galerengatik erantzungo. MUSEOAk ez du inolako erantzukizunik izango webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioen edo edukien gainean.

 

5. Datu Pertsonalen Babesa

MUSEOAk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datu pertsonalak babesteari buruzko legedi aplikagarrian ezarritakoa betez, batik bat Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Araudia eta haren garapeneko araudia. Horretarako, datu pertsonalak galtzea, okerreko moduan erabiltzea, aldatzea baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko beharrezkoak diren baliabideak erabiliko ditu, bai teknikoak bai antolamenduzkoak, teknologiaren egoera, datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuz.
Datu pertsonak eman behar direnean webgunean eskainitako zerbitzuetako batera sartzeko, interesdunaren baimena beharko da, datu horiek tratatzeko, eta, horretarako, lege-ohar hau eta pribatutasun-politika onartu beharko ditu.

Eskatutako zerbitzua emateko baino ez dira tratatuko datu pertsonalak, eta ez zaizkie inolaz ere hirugarrenei lagako, lege-obligaziorik ez badago behinik behin.
Datu pertsonal horiek erabiltzailearen eta MUSEOAren arteko harremanak iraun bitartean mantenduko dira, eta, edonola ere, harreman horretatik eratorritako lege-betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan.
MUSEOAren pribatutasun-politikak erabiltzaileari aukera ematen dio haren eskubideak gauzatzeko: interesdunaren datu pertsonalak atzitzea eta horiek zuzentzea edo ezabatzea, edo datuen tratamendua mugatzea, datu-eramangarritasunerako eskubidea gauzatzea edo haien tratamenduari uko egitea. Eskubide horiek gauzatzeko, gutuna bidal dezake posta arruntaz, ITSAS MUSEOA Ramon de la Sota Kaia 1 zenbakia, 48013 Bilbo, helbidera edo helbide elektroniko honetara: lopd@itsasmuseum.eus.

Erabiltzaileak haren datu pertsonalak ematen badizkigu eta lege-oharra eta pribatutasun-politika onartzen baditu, baimena ematen du datu horiek hemen adierazitako baldintzetan erabiltzeko.

 

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Espainiako eta Europar Batasuneko legediek arautzen dute web-orri honen erabilera. Baldintza horien interpretazioan sortutako edozein gatazka erabiltzaileak bizilekua duen lekuko auzitegietan erabakiko dira.