Bilduma

Itsasmuseumen bilduma Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin zerikusia duten elementuetan eta objektuetan dago oinarrituta. Pieza horien artean, nabarmentzekoak dira gure itsas historiaren protagonistak izan ziren gizon eta emakumeekin hertsiki lotuta daudenak.

Itsasontziak

Portu

La Gabarra

Anchustegui

Auntz

Bizkaia 1

Aduanas

BBK Euskadi Europa

Dikeak

Dike lehorrak

Erakusketa

Erakusketa iraunkorra

Bilboko
Kontsulatuaren falua

Kontsulatuak urrezko garaian erabilitako faluaren erreprodukzioa da. Falua erakundearen agintariak leku batetik bestera eramateko erabiltzen zen, hain zuzen, haien ekitaldi eta harrera ofizialetan, baita hiriko beste ekitaldi garrantzitsu batzuetan ere.

Erakusketa iraunkorra

Itsas
salbamendua

Gune honetan, Itsasadarreko eta Bilboko Portuko itsas salbamenduaren jatorria azaltzen da, baita Arriluzeko Salbamendurako Egoitza (Getxo) nola sortu zen ere. Egoitzak sistema berriak izan zituen, lurretik erreskateak egiteko aukera ematen zuen andaribel-sistema kasu.

Erakusketa iraunkorra

Daniel Zuloagaren
Murala

Tomás Allende enpresariak zuen etxearen atondorako egin zen zeramikazko artelan hau 1900. urtekoa da eta 4 eszenaz osatuta dago, meatzaritza, industria eta itsasoarekin erlazionatutako paisaiekin.

Erakusketa iraunkorra

Bilbao
Arraiz menditik

Itsasmuseumek Bilbao Arraiz menditik 21,32 x 2.77 metroko gigapanoramika jarri du bere zabalgunean. 2018an Juan Ignacio Llana Ugaldek egina, hiria eta bere ingurua islatzen ditu, baita Bilboko itsasadarra ere, Abran itsasoratzen den arte.

Itsasontzien maketak

Alu Mendi Itsasontzi-maketa

Félix Abásolo maketa

Bizkaiko Zubia maketa, Bizkaiko Labe Garaien ikastunek
egina

Artagan Mendi maketa

Maria Teresa Infanta maketa

Bilbao Knutsen maketa

Cuauhtemoc maketa

Antonio de Gaztañetaren maketa erdiak

Galeoi baten maketa

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadiko Museoen Katalogo Kolektiboa eskaintzen du bere webgunean