Prestatu bisita
Prestatu bisita
Kontsultatu zer eskaintzen dizun Itsasmuseumek eta diseinatu bisita zure neurrira
Ordutegia: asteartetik igandera 11:00-etatik 19:00-tara.
Ingurunea
Itsasmuseum Bilboko erdigunean dago. Hiriak lekua egin du nazioartean helmuga turistiko kultural gisa. Minutu gutxira daude, oinez, zenbait proposamen interesgarri: Guggenheim Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Rekalde Aretoa eta Azkuna Zentroa, besteak beste.
Itsasadarraren ertzetik paseoan ibiliz gero, Alde Zaharrera heltzen da, hiriaren jatorri eta gune nagusira.
Kafetegia – Nave 9
Nave 9, kafetegi bat baino askoz gehiago da: kultura, batez ere zuzeneko musika, eta sukaldaritza onak elkarri eskua ematen dioten topagunea da.
Aritza Santxis musika-programatzaile eta sukaldariak kudeatzen du, eta ibilbide sendoa du sutegietan. Pintxo-barra interesgarria eskaintzen du, askotariko tortillak nabarmenduz.
Era berean, Aritza, María eta gainerako taldekideak Itsasmuseumeko ekitaldietarako catering-zerbitzuaz arduratzen dira, proposamen pertsonalizatuak eskainiz eta kalitate-bermearekin.
Denda
Atarian dago, eta bisita bukatu ondoren edo zuzenean kaletik sartuta bisitatu ahalko duzu. Bertan, produktu-sorta handia eta Museoaren argitalpen nagusiak eskuratu ahalko dituzu.




