ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK
Jakin ezazu zer eskaintzen dizugun une honetan Itsasmuseumen

Itsasmuseumek itsasoarekin edo beste gai batzuekin lotutako aldi baterako erakusketak eskaintzen ditu, eta haien edukiak, kultura-eskaintza aberasteaz gain, erakargarriak eta koherenteak dira gure misioarekin eta konpromiso sozialarekin.

Aldi Baterako Erakusketak

Bilboren irudia 1700 inguruan: eraikuntza eta hedapena

Erakusketak Bilboren irudia aztertzen du, XVI. eta XVIII. mendeen artean Europan argitaratutako mapa, atlas eta bidaia-liburuen bidez.

Bilbao 1700. Lau begirada.

Bilboko lau museok elkarlanean garatutako ekimen honek Arte Ederren Bilboko Museoko bildumako Bilboko ikuspegia (1700 ingurukoa) margolanaren hainbat alderdi aztertzea eta interpretatzea proposatzen du. Ezagutzen den Bilboko irudikapen piktorikorik zaharrena dela uste da.

La Naval. Erraldoien harrobia.

La Naval. Erraldoien harrobia Bizkaiko industria-historiako etapa esanguratsuenetako bat berreskuratzen duen erakusketa da, Sestaoko ontziolari forma eman zioten ontzien, aurrerapen teknologikoen, ofizioen eta pertsonen bidez.

Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea.

Erakusketak mendeetan zehar Bizkaian salgaiak zamalanetan aritu ziren emakumeei omenaldia egiten die. Historiak ikusezin bihurtu baditu ere, haien ahalegina eta lana funtsezkoak izan ziren lurraldearen merkataritza- eta ekonomia-garapenean.

Gabarra Athletic.
Irudi memoria.

Gabarra Athletic erakusketa lekukotasun grafiko bat da, gure itsas eta portu historiari oso lotuta dagoen gertaera historiko bat berpizteko, gogoratzeko edo haren garrantzia ezagutzeko gonbita egiten duena.

Obra gonbidatua

Ondarroa

Itsasmuseumek, Arte Ederren Bilboko Museoarekin sinatutako Obra Gonbidatua programaren esparruan, Iñaki García Ergüin (Bilbo, 1934) artistaren Ondarroa margolana aurkeztu du, kostaldeko udalerriko portuko etxeen ikuspegi oso adierazgarria eskaintzen duena.

ITSASMUSEUM DENBORAN ZEHAR

Ibilbide historikoa

Ibilbide artistikoa Itsasmuseum izan zenetik eta denetik. Euskal Herriko itsas ondarea gure erakusketa iraunkor eta aldi baterakoetan laburtuta.

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna