Erakusketa Iraunkorra

Bilboko Kontsulatuaren Falua

Exposición Falúa del Consulado de Bilbao en el Itsasmuseum

1511n, Kontsuletxe, Kontratazio Etxe, Itsasoko eta Lurreko Gizonen Auzitegi eta Bilboko Unibertsitatea sortu zen Doña Joanak emandako Erregina Horniduraz. Erakunde hura arduratu zen Bilboko Portuko eta Itsasadarreko merkataritza arautzeaz, errepide eta portu azpiegiturak proiektatu eta exekutatzeaz, itsasketa ikasketak antolatzeaz eta kapitain eta pilotuak trebatzeaz.

Kontsuletxeak botere handia zuen, eta nabarmen ikusten zen hori Bilboko Hiribilduko ekitaldi ofizial eta ospakizunetan, zeinetan hartzen baitzuen protagonismo handia faluak, agintarien ordezkaritza Itsasadarrean barrena garraiatuz. Tokiko boterearen eta kontsuletxearen boterearen ikurrak agertzen ziren apainduretan: zutoihalen, ezkutuen, danborren eta abarren irudiak. Bilboko Kontsuletxeak Itsasadarraren gaineko jurisdikzio eskumenari eutsi zion, eta haren zaintzaz eta kontserbazioaz arduratu zen.

Urtero, Itsasadarrean barrena prozesioa egiten zuen Kontsuletxeak bere faluan, itsas eremuaren gainean zuen  nagusitasuna berresteko. Bilboko Kontsuletxea 1829an desagertu zen, baina XIX. mendearen amaierara arte jarraitu zuen Bilboko eta Itsasadarreko bizitza publikoan presente.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Beste Erakusketa Iraunkorra

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.