AGENDA

S.O.S Titanic

Ba al zenekiten Titanicek Olympic izeneko anaia bikia izan zuela? Zergatik uste duzue Titanic itsasontzia hondoratu zela? Tailer honetan, itsasontzi honi buruzko galdera hauei eta beste askori erantzungo diegu. Pisten joko batekin hasiko gara museoko erakusketan zehar, eta etxera eramateko,  itsasontzi ospetsu honen maketa bat sortuko dugu. Parte hartzera animatzen al zarete?


Adina: 4-11 urte

Data eta ordutegia: 12:00etatik 13:30era.

Hizkuntza: larunbatak ingelesez eta igandeak euskaraz/gaztelaniaz.

Tarifa (BEZ barne): 3,5 €/ haur.

Itsasmuseumeko Komunitatea doan.

2 €/ haur gutxiago Kutxabanken eta Hirukide Elkartearen Gaztedi Planeko bazkideentzat.

Erreserbak: online eta leihatilan

Aurre-salmenta: otsailak 24 Itsasmuseum komunitatea

Data

2026ko uztailaren 14 eta 15

Erreserbatu

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna