AGENDA

La Naval. Erraldoien harrobia

Bisita gidatua La Naval: Erraldoien harrobia erakusketara, Ángel Comonte komisarioak gidatua. Bisitak ontziolaren dimentsio historikoa, teknologikoa eta gizatiarra landuko ditu altzairuzko erraldoiak eraiki zituen kolektiboari omenaldia eginez, Bilboko itsasadarraren garapen industrialean izan zuen eginkizuna nabarmenduz. Jarduerak ondare industrial berriaz eta etorkizuneko belaunaldientzat ondare hori zaindu eta berrinterpretatzeko beharraz hausnartzeko aukera emango du.


Gazteleraz

Data

2026.10.22 osteguna

18:00etan

Eman izena

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna