AGENDA
“Mendieta: ontziola historikotik jakintza bizira” bisita gidatua
Bisita gidatua Mendietako ontziolara, Lekeitioko itsas tradizioaren eta Bizkaiko erriberako arotzeriaren funtsezko gunea. Aitor Leniz, Javier Escudero, Juan Apraiz eta Jon Ispizua adituen eskutik, herriak itsasoarekin izan duen lotura historikoa, ontzigintza eta ontziolaren historia bera jorratuko dira. Ondoren, bertan garatuko den erriberako arotzeriako proiektu komunitarioa aurkeztuko da, jakintza hori gaur egun belaunaldi berriei nola transmititzen zaien erakutsiz, prozesu parte-hartzaileen bidez.
Aitor Léniz, Javier Escudero, Juan Apraiz, Jon Ispizua-ren eskutik
Lekeitio
Euskeraz

