Erakusketa Iraunkorra

Karola garabia

La Grúa Carola expuesta en el exterior del Itsasmuseum

Karola Garabia Euskalduna ontziolarako itsasontziak eraikitzeko erabiltzen zen. Zikoina motako garabi bat da, 60 m-ko garaierakoa eta 30 tonako pisukoa. Talleres de Erandio, S.A. enpresan eraiki zuten, 1957an. Espainian fabrikatutako garabien artean indar handikoena zen garai hartan, eta blokeak aurrefabrikatzeko eta harmailan muntatzeko lanak egiteko Bilbon ezarritako lehena.

Jatorriz, eraikuntzako 1. harmailan egon zen, baina, gaur egun, Ponpa Etxetik hurbil kokatuta dago, monumentu bihurturik. Karola Euskalduna itxi arte egon zen jardunean, eta ontzi eraikuntzako funtzioak bete zituztenetatik Bilbon gelditzen den bakarra da.

Baina… ba al zenekien emakume bati zor diola izena? Deustuan bizi zen emakume bat zen Carola, egunero txalupan zeharkatzen zuena itsasadarra, lanera joateko.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Carolaren arima

Carolaren Arima proiektuak Carola Garabiari bizitza eman nahi dio, ikusgarritasuna emanez, talentua eta kultura erakusteko plataforma bezala.

Beste Erakusketa Iraunkorra

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna