• AZTIrekin batera diseinatutako gune hau, erakusketa iraunkorra etengabe hobetzeko proiektuaren barruan kokatzen da
  • Aldi berean, museoak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna eta Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen ditu, ingurugiroaren dibulgaziorako eta kontzientziaziorako astebeteko jarduerekin.
  • Jasangarritasuna museoaren ardatz estrategikoa da, eta erakusketa-diskurtsoan, programazioan eta Itsasmuseumen kudeaketan bertan errotuta dago.

Bilbon, 2022ko ekainaren 6an. Itsasmuseumek, erakusketa iraunkorra etengabe hobetzeko proiektuaren barruan, ingurumenari eta itsas jasangarritasunari eskainitako gune berri bat aurkeztu du, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna (ekainak 5) eta Ozeanoen Nazioarteko Eguna (ekainak 8) ospatzen diren astean.

Gaur goizean Itsasmuseumen egin den prentsaurrekoan, Jon Ruigómez Matxin, Itsasmuseumeko zuzendariak, Javier Franco San Sebastián, AZTI- Itsas Ikerketako ikertzailea eta Itsasmuseum-eko Itsasoen Osasuna guneraren komisarioak, Victor Peñas Sánchez, Uraren Euskal Agentziko (URA) sentsibilizazio-teknikariak, Alberto Santolaria de Castro, itsas biologian doktore eta Basque Environment Ocean Week Bilbao 2022ko zuzendariak, eta Eduardo Aznar Sainz-Aguirre eta Álvaro de Rújula Alguer, museoko zabalgunean dagoen argazki erakusketako egileek parte hartu dute.

 

  1. ITSASOEN OSASUNA. ESPAZIO IRAUNKORRA ITSASMUSEUMEN

Erakusketa iraunkorrean integratutako espazio espezifiko honen bidez, Itsasmuseumek jasangarritasunaren aldeko apustua sendotu nahi du eta gero eta kezkagarriagoa den problematika ikusarazi: hala nola, itsas ekosistemaren degradazioa eta itsas fauna eta flora suntsitzea, non gizakiaren arduragabekeriak eta gero eta frenetikoagoa eta ingurumenarekiko errespetu gutxiagokoa den bizimoduak eragiten duten.

Goiko solairuan kokatuta, kirol eta aisialdi gunearen ondoan, erakusketa Javier Franco San Sebastián AZTIko ikertzaileak komisariatu du, eta ozeanoen osasunarekin lotutako hainbat alderdi lantzen ditu.

Zortzi moduluk osatzen dute, eta ozeanoen munduko egoera aztertzen duten testuak, irudiak eta objektuak dituzte, ikuspegi hauetatik: itsas zaborrak, hondakinen degradazioa, mikroplastikoak, kutsadura ebaluatzeko teknikak, espezie inbaditzaileak, itsas energiak, ekonomia zirkularra eta ekosistemen berreskurapena.

Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza, Uraren Euskal Agentzia (URA) eta BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) dira gune berri honen babesle.

Espazio berri honi hasiera emateko, Lauro Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek egindako Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) buruzko iritzia adieraziz erakusketaren sorkuntzen lagin txiki bat hartuko dugu, GJHak ezagutu eta aztertzea eta horiei buruzko eztabaida sortzea helburu duena.

Ekimen horri esker, zaborretan plastikoak, ontziak, paperak, kartoiak, oihalak eta abar utzi
beharrean, ikasleek irudiak sortzeko etxeetan eta eskolan sortutako hondakin batzuk berriz erabili ahal izan dituzte, 12. Garapen Jasangarrirako Helburua, ekoizpen eta kontsumo arduratsuei dagokiena, eta ekonomia zirkularraren kontzeptua landuz.

Iraunkortasuna eta ingurumena babesteko kontzientziazioa, oro har, eta, bereziki, itsas inguruneari dagokiona, museoaren erakusketa-diskurtsoaren ardatz estrategikoa da: jarduera-eremu guztietan -erakusketa iraunkorretik hasita, haurrentzako tailerretara eta familientzako bisitaldietara, aldi baterako erakusketetatik eta hitzaldietatik igaroz- eta museoaren kudeaketa arduratsuan, helburu den ildo tematikoetako bat.

 

Itsasmuseum-en eginkizuna Bilbo eta Bizkaiko itsas ondarea babestea eta zabaltzea da, Bilboko itsasadarretik, gure historian funtsezkoa izan den ibilgu nabigagarritik, hain zuzen -horri esker, merkataritzaren gorakada izan baitzuen Bilbok, Portutik Hiribildura igaroz duela 700 urte baino gehiago- Bizkaiko Golkoraino.

Itsas espazio horrek, 30 urte baino gehiagoko ingurumenaren biziberritzearen ondoren, leku nabarmena hartzen du berriro hirian, eta etorkizunari irekitzen da, zalantzarik gabeko aukera-gune gisa, eta kostaldetik eta bertan bizi diren pertsonen izaera bakarretik jarraitzen du. Testuinguru horretan, eta itsas ondare diren aldetik, biodibertsitatea, fauna, flora eta itsasoen egoera guri dagokigu eta kezkatzen gaitu.

 

  1. BASQUE ENVIRONMENT OCEAN WEEK BILBAO 2022

Itsasmuseumek ekainaren 8an eta 9an, jasangarritasunaren inguruko jardunaldiak ospatutuko ditu “Basque Enviroment Ocean Week Bilbao 2022” izenekoa, Alberto Santolaria itsas biologoarekin eta Nakusarberekin batera antolatua. Nakusarbe, zientzia eta kultura zabaltzeko eta itsas ingurunearekiko, eta gure ozeanoen jasangarritasunarekiko ezagutza eta interesa sustatzeko elkartea da. Jardunaldi horietan, hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak egingo dira, eta bertan, egungo egoera eta egoera hori lehengoratzeko hartu behar diren neurriak gertutik ezagutzen dituzten adituek, aktibistek eta zientzialariek parte hartuko dute. Bi jardunaldi hauetan, Geoparkea, Azti, Eusko Jaularitza, Nakusarbe, UPV-EHU, Ihobe, Neiker, Ura, Ekolurra, Lurgaia Fundazioa, Mater, Gaia, Surfrider eta Salaberria Ingeniaritzako hainbat sektoretako profesionalek parte hartuko dute, besteak beste. (Programazio osoa erantsi da).

Ingurumenaren Mundu Eguna (ekainak 5) eta Ozeanoen Munduko Eguna (ekainak 8) ospatzeko topaketa bat da, gizateriaren kokapen berri baten hasiera gisa, begirada kontzientea naturara, itsasora, bere jatorrira eta etorkizunera itzultzen duena.

Era berean, ingurumenaren dibulgaziorako eta kontzientziaziorako astea izango da, gure eguneroko ohituretan eragina izan dezan, banaka eta taldeka, ingurumena eta ozeanoak kontserbatzeko eta hobetzeko dugun erantzukizunari buruz hausnar dezagun, eta horren osasunaren mende dago herrien ongizatea eta gure zibilizazioaren garapen ekonomikoa.

 

3º DIBERTSITATE MEHATXATUPEAN, OZEANOAK

Jardunaldi horien barruan, museoaren kanpoko zabalgunean, Dibertsitatea mehatxupean, Ozeanoak erakusketa bisitatu ahal izango da ekainaren 30era arte. Esteban Manrique eta Eduardo Aznarren (Okaimal) testuekin eta Álvaro de Rújula ikertzaile, idazle eta unibertsitateko irakasle sutsuaren argazkiekin

 

Para más información:

komunika@itsasmuseum.eus