Hitzaldia
La construcción de la imagen de Bilbao en torno a 1700

2027ko azaroaren 17an | 19:00etan | Sarerra librea lekuak bete arte

Doako
bisita gidatuak

Ezagutu Erain, museoko erriberako arotzeria, eta Athletic Gabarra, museoko sarrerarekin egunero eskaintzen ditugun doako bisita gidatuetan.

Itsasora konektatutako
Museoa

Bizkaia eta bere jendeak mendeetan zehar bizi izan dira itsasoagatik eta itsasorako: mundurako ate irekia eta beste kultura batzuekin lotura izan da, tradizioak, lanbideak eta kontakizun partekatuak sortuz.

Gure itsas unibertsoa ezagutzera gonbidatzen zaitugu, sarrerarekin doan egunero eskaintzen ditugun bisita gidatuekin.

Nor gara

Gizarteak parte har dezakeen leku dinamikoa eta hurbila gara, eta bisitariei Bilboko eta Bizkaiko kultura eta itsas ondareak ezagutzeko esperientzia paregabea eskaintzen diegu.

Eta orain, gainera…

Ezagutu orain Itsasmuseumen aurkituko dituzun aldi baterako erakusketak, jarduerak eta tailerrak.

Bilboren irudia 1700 inguruan: eraikuntza eta hedapena

Erakusketak Bilboren irudia aztertzen du, XVI. eta XVIII. mendeen artean Europan argitaratutako mapa, atlas eta bidaia-liburuen bidez.

Bilbao 1700. Lau begirada.

Bilboko lau museok elkarlanean garatutako ekimen honek Arte Ederren Bilboko Museoko bildumako Bilboko ikuspegia (1700 ingurukoa) margolanaren hainbat alderdi aztertzea eta interpretatzea proposatzen du. Ezagutzen den Bilboko irudikapen piktorikorik zaharrena dela uste da.

La Naval. Erraldoien harrobia.

La Naval. Erraldoien harrobia Bizkaiko industria-historiako etapa esanguratsuenetako bat berreskuratzen duen erakusketa da, Sestaoko ontziolari forma eman zioten ontzien, aurrerapen teknologikoen, ofizioen eta pertsonen bidez.

Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea.

Erakusketak mendeetan zehar Bizkaian salgaiak zamalanetan aritu ziren emakumeei omenaldia egiten die. Historiak ikusezin bihurtu baditu ere, haien ahalegina eta lana funtsezkoak izan ziren lurraldearen merkataritza- eta ekonomia-garapenean.

Gabarra Athletic.
Irudi memoria.

Gabarra Athletic erakusketa lekukotasun grafiko bat da, gure itsas eta portu historiari oso lotuta dagoen gertaera historiko bat berpizteko, gogoratzeko edo haren garrantzia ezagutzeko gonbita egiten duena.

Obra gonbidatua

Ondarroa

Itsasmuseumek, Arte Ederren Bilboko Museoarekin sinatutako Obra Gonbidatua programaren esparruan, Iñaki García Ergüin (Bilbo, 1934) artistaren Ondarroa margolana aurkeztu du, kostaldeko udalerriko portuko etxeen ikuspegi oso adierazgarria eskaintzen duena.

Komunitatea


Eman izena Itsasmuseum komunitatean!

Parte hartu modu aktiboan museoko eguneroko bizitzan, eta gozatu gure itsas komunitatearentzako abantaila esklusibo eta interesgarriez.

Sarrerak erosi


Ezagutu Museoa

ilustración de la grúa Carola

Karola Garabia


Bilboko itsas kulturaren eta industria-kulturaren lekuko ikonikoa eta Itsasmuseumeko itsasargi nabarmena da.

+ info

ilustración de los diques

Dikeak


Euskaldunako dikeek 150 urte baino gehiagoko historia dute, eta gaur egun Museoaren bildumako ontzi nagusiak hartzen dituzte.

ilustración de la casa de bombas

Ponpa-etxea


Barnean xukatzeko ponpak daude, dikeak urez husteko eta lehor mantentzeko.

ilustración de erain

Erain


XX. mendeko Bizkaian, erriberako arotzeria garrantzitsua izan zen, eta proiektuak horren ezagutza berreskuratzen du.

+ info

ilustración del Itsasmuseum

Barrualdea


Ezagutu Museoaren barrualdea, 3.000m²-tik gorako erakusketa iraunkorrak eta aldi baterako erakusketak dituena.

MUSEOA 360º-tan

Bisita birtualaren bidez, eskaintzen dizugunaren berri izan dezakezu, bisita planifikatu ahal izateko.

Agenda

Antolatu zure ekitaldia

Pertsonalizatu zure ekitaldia espazio berezi batean, estrategikoki Bilboko erdigunean kokatua.